Basquetour: BTT Euskadi

OHARRA - 2016/06/20

Itzuli

DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.

 

Debabarreneko BTT Zentroak ateak itxi ditu denboraldi baterako. Zentroa Elgoibarko Mintxeta kirol gunean kokatua dago.

Debegesa garapen agentziak kudeatzen du eskualdeko BTT Zentroa 2008az geroztik, Basquetour eta Elgoibarko Kirol Patronatuaren laguntzarekin, eta, zortzi urtez jardunean egon ostean, Zentroaren kudeaketan inplikaturik dauden hiru entitateek iritzi diote unea dela kirol eta turismo produktu honen berrazterketa eta egokitzapena egiteko, berriro ere abian ipini eta bultzada berri bat emateko.

Zentroa itxita egongo den denbora tartean, BTT Zentroaren kudeaketa eta dinamizazio eredua berraztertu egingo da, produktu turistikoaren eremuan emaitzak hobetu, beharrezko diren baliabideen eraginkortasuna lortu eta lankidetza berriak bilatze aldera.

Debabarreneko BTT Zentroak 15 ibilbide eta balizatutako 250 kilometro baino gehiago ditu. Eskualdearen orografia zail eta malkartsuak zein erabilera anitzek (baso-ustiapena, kirol jarduerak, motordun ibilgailuak, etabar) zaildu egiten dute ibilbideen mantentze-lana eta, horregatik, beharrezkoa da baita ere ibilbideak berrikustea, erabilera publikorako hauen kalitatea bermatze aldera.

Behin-behineko itxiera bat da eta irekierako data zehatzik ez da aurreikusi. Hausnarketa prozesuaren bilakaerak eta lor daitezkeen lankidetza berriek baldintzatuko dute irekiera.

Zentroa itxita egongo bada ere, Elgoibarko Kirol Patronatuak jakinarazi du bizikletak garbitzeko guneak zein dutxa eta aldagela zerbitzuak erabiltzeko aukera izaten jarraituko dutela BTT zaleek, ohiko ordutegian.
 

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta