Basquetour: BTT Euskadi

ZER DIRA BIDE BERDEAK? - 2015/02/02

Itzuli

 

Erabiltzen ez diren trenbide-trazadura zaharrak dira, oinez eta bizikletaz
egiteko ibilbide motorizatu gabe gisa berrerabiltzen direnak.
Bide Berdeen diseinuak trenbide-trazaduren abantailak aprobetxatzen
ditu, horien ibilbidean erraztasun- eta erosotasun-maila handia eskainiz eta
pertsona guztientzako irisgarritasuna bermatuz, mugikortasun murritza duten
pertsonentzat ere egokiak izanik.


BIDE BERDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN


Duela hamarkada batzuk, Euskal Autonomia Erkidegoak iberiar penintsula
osoko bide estuko trenbide-sare zabalenetako bat zeukan bere lurralde
aldapatsuan. Lurraldearen orografia zailak eragin zuen, neurri handi batean,
lurrari lotuta zegoen eta herrietara eta sortzen ari ziren fabriketara hurbiltzen
zen sare baten hazkundea, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen
sozioekonomikoa bultzatuz.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak 9 Bide Berde eta 180 km. baino
gehiago egokitzea lortu du, eta horien bitartez erabiltzaileak lurralde eder
honen historia, kultura eta natura ezagutu ditzake.

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta