Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Tolosaldea

 

BTT Euskadi Zentro hau Tolosaldea eskualdean dago kokaturik. Donostia hiriburutik 15 minutu besterik ez dira behar bertara iristeko. Harrera gunea Usabal Kiroldegian dago, Tolosan. Bertan, Txirridularientzako Teknifikazio zentroa ere badago, zerbitzu integratua, teknika aurreratuenekin.


Zentro honetan, maila ezberdinetako ibilbideak aurkituko dituzu, familiarekin partekatzeko modukoak Leaburu inguruan eta baita erronkak atsegin dituzten bizikleta zaleentzako bide gogorrak ere Aralarko Parke Naturala eta Leitzarango Biotopoa bezalako naturguneetatik barrena. Txindoki eta Uzturre bezalako mendi gailurretatik gertu, ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu eta baso, zelai, baserri bide e.a.-etatik igaro ostean paradatxoa egiteko atsedenlekuak ere badituzu.
 


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta