Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Kilometro gutxia

Deba
Alde zaharraren erdian, Debako Santa Maria Eliza dago, Monumentu Nazionala eta Euskal Herriko gotikoaren altxorra. Bestalde, Debako Lastur bailara dugu landa-turismoaren erreferente berezia; izan ere, landa inguruko benetako paradisua da bailara hori. Horretaz gain, Deba Euskal Herriko Historiaurrearen gune berezia ere bada, bertan hainbat aztarnategi baitaude: Ermittia, Urtiaga, Gaztelu eta, zalantzarik gabe, bere izatez altxorra den aztarnategia: Ekaingo Haitzuloa, 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua. Ekaingo kobazuloa ezaguna da Madeleine Aroko(K.a. 15.000-12.000) labar-pintura bikainengatik.
http://www.deba.net
Euskal Kostaldeko Geoparkea
Euskal Kostaldeko Geoparkean planetaren eta gizakiaren historiako hainbat kapitulu biltzen dira, baita bestelako ezaugarri natural eta kulturalak ere. Bertan, gure historian eta denbora geologikoan barna ibilbide liluragarri batean murgiltzeko. Euskal Kostaldeko Geoparkeak mundu berriak ditu deskubritzeko, flyschetik eta karstetik abiatuta, kultura eta tradizioekin jarraitzeko. Hauxe da bidaia erakargarri horretarako gonbita.
http://www.geoparkea.com
Flysch Ibilbidea (Zumaia-Deba-Mutriku)
Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor natural berezia gordetzen dute: itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz, bata bestearen gainean, agerian geratu diren harrizko estratutan idatzitako milioika urteko historia geologikoa. Flyscharen Ibilbidea itsasontziz egin daiteke, itsasoan zeharkatu, eta itsaslabarren aurrealdea ikusiz. Txangoa oinez ere egin daiteke: kostaldean barrena trekkinga eginez, 50 milioi urtetik gora dituen bidean zehar.
http://www.flysch.com
Mutriku
Mutriku kostaldeko herri ederra da. Mutrikuko alde zaharra, Euskal Herrian hobeki gorde den Erdi Aroko hiribilduetariko bat, talde monumental izendatuta dago. Bertako kale estuek galtzada-harrizko zoladura dute. Galtzada-harriak, elkarri loturik, porturaino heltzen dira. Arkitekturari dagokionez interes handia duten jauregiak eta oinetxeak daude Mutrikun.
http://www.mutriku.net

Bisitatu

Museoak
Bentalekua (Mutriku), Mutrikuk itsasoarekin duen harremanaren erakusgarria, Plazaolako Errotak (Lastur), Makina Erremintaren museoa (Elgoibar), Mufomi (Elgoibar), Euskadiko fosil eta mineral bildumarik handiena, Armagintzaren museoa (Eibar), Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa.
http://www.debabarrenaturismo.com

info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta