Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Kilometro gutxia

Arabako Errioxa
Ardoen eta milaka urteko tradizioen lurraldea da Arabako Errioxa, antzinako upeltegiak sona handiko arkitektoek egindakoekin uztartzen dituena. Mahastiek 12.000 hektarea hartzen dituzte, eta haietatik ateratzen diren ardoek munduko izendapen onenetako bat dute.
http://www.turismoriojaalavesa.com
Arkitektura-ondare berezia
Haran eta mendi txikien artean, Erdi Aroko hiribilduak eta herrixka ederrak agertzen dira bisitariaren begietara. Horietan, oraindik ere, harresi, dorre, jauregi eta jauretxeekin batera, eliza eta baseliza zaharrak daude, Arabako Mendialdeko aberastasun artistiko eta kulturalaren adierazgarri.
http://www.montanaalavesa.com
Gasteiz
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da Gasteiz. Baina katedral zaharretik –bertako berritze lanek oihartzun handia izan dute mundu osoan– eta alde historiko ospetsutik –ez dago halakorik EAE osoan– haratago, Gasteizek ondare aberatsa eta hiri egitura modernoa, planifikatua eta atsegina du. Horrez gain, biztanleko berdegune gehien duen Europako hirietako bat da Gasteiz.
http://www.vitoria-gasteiz.org
Izkiko Parke Naturala
Naturgune ikusgarri honen bi heren oso amezti sakonek estaltzen dute eta, hori dela eta, haritz-mota honen Europako erreserbarik handiena da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Parke Naturalaren etxera, Korresen, 945 410 502 telefonora.
Okil ertaina ikusteko aukerak are gozagarriago bihurtuko du bisita.
http://www.montanaalavesa.com
Okinako haitzartea
Uda ibaiaren haitzarteak Okina eta Saseta herrien artean ibiltzeko aukera ematen digu. Bertatik GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea pasatzen da, Arabako Errioxa Arabako Mendialdearekin eta Kantauri itsasoarekin lotzen duena; lehen, mandazainek arraina eta ikatza jaisteko eta ardoa eramateko erabili ohi zuten bide hau. Haitzartea Arabako ederrenetako bat da, eta erraza da bertan ibiltzea.
http://www.montanaalavesa.com

Bisitatu

Centro de interpretación de la Ruta del Vino y el Pescado GR-38 “La Traviesa”
http://www.montanaalavesa.com
Usatxi Museo Etnografikoa
Pipaongo Plaza Nagusian kokatua, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Arabako Mendialdean zeuden bizimodu eta ohituretara hurbiltzen du bisitaria. Abuztuko azkeneko larunbatean jardunaldi etnografikoa ospatzen da Pipaonen. Bertan, garai bateko tradizioak eta bizimoduak antzezten dira, esaterako, arropa garbitzea, egur-ikatza egitea, ogia egitea, etab.
http://www.montanaalavesa.com

info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta